Demokratak eta biolentoak
Demokratak eta biolentoak | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Joxe Azurmendi (1997) |
Argitaratze-data | 1997 |
Generoa | Saiakera |
Jatorrizko izenburua | Demokratak eta biolentoak |
Argitaletxea | Elkar |
Herrialdea | Euskal Herria |
ISBN | 84-7917-744-6 |
Demokratak eta biolentoak Joxe Azurmendi zegamarrak idatzitako saiakera liburua da.
Liburuan Euskal Herriko egoera politiko-morala aztertzen da eta, gaiari dagokionez, Oraingo gazte eroak, Euskal Herria krisian eta Barkamena, kondena, tortura bezalako liburuen multzoan ipini daiteke. Demokrazia funtsatzen duen gehiengoaren kritika egingo du Azurmendik Miranderen pentsamendua lagun duela. Salatuko du Estatuak ez duela bere fundamentua demokratikoki eraiki, gehingoaren indarrarekin inposatu duela baizik. Gehiengoa arrazoi bihurtu da, dogma.
Azurmendik sarri aipatu izan du eliza katoliko indartsua izan duten herrialdeetan, Espainian eta Frantzian adibidez, demokrazia goitik behera ezarri izan dela eta Estatua, laikoa orain, eliza txar bat bihurtu dela:
« | Bitartean Estatua zer ari den bihurtzen, zertarako errepikatu kontu zaharra. Garai bateko analisi kritiko mingotsak ( Marcuse: "One-Dimensional Man" ), utopia negatibo beltzak ( Huxley, Orwell ), garrasi protestak ( "68ko maiatza" ), ahazturik, ia gizarte zibilaren erresistentzia zipitzik ere gabe, goxo-goxo, gure buruon gainean amarauna ehuntzen ari da boterea bake-bakean horizonte guztietaraino. Alkobetako kuttundegietaraino.[1] | » |
Demokratak eta biolentoak modu antagonikoan ez ezik, estilo polemistan idatzi du Azurmendik. Hona, esate baterako, liburuaren hasierako hitzak: "Zer zarete zuek lehenago: abertzaleak ala demokratak?"
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Azurmendi, J.: Demokratak eta biolentoak, Donsotia, Elkar, 1997. 101. or.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Agirre, L.: Joxe Azurmendirekin solasaldia jakingunea webgunean.
- Azurmendi, J. 2013: Berrogeita hamar urte idazlanean, RIEV, 58 (2): 260-283.
- Iturriotz, A. 2010: Azurmendi edo Konkretutasuna, Hegats, 45: 85-162.
- Jimenez, J. eta Olariaga, A. 2010: Joxe Azurmendi. Askatasunaren pentsalaria, Hegats, 45: 163-182.
- Olariaga, A. 2020: Nola pentsatu etika orain eta hemen?, Jakin, 237/38: 85-96.
- Soto, I. 2020: Don't Think of 'Foro de Ermua', Jakin, 237/38: 111-119.